Hasi da Hezilan 2017
Debegesa garapen agentziak jarri du martxan hirugarrenez enplegua sustatzea helburu duen plana. Aurten langabezian dauden hamasei partaidek osatzen dute taldeaDebabarreneko enplegua bultzatzeko Debegesa garapen agentziak martxan jarritako Hezilan plana...
Debegesa garapen agentziak jarri du martxan hirugarrenez enplegua sustatzea helburu duen plana. Aurten langabezian dauden hamasei partaidek osatzen dute taldea
Debabarreneko enplegua bultzatzeko Debegesa garapen agentziak martxan jarritako Hezilan planak 25 eta 44 urte bitarteko 16 partaide ditu. Programa ekainean bukatuko da.Hirugarren aldia da aurten programa hori martxan jartzen dela, eta orain arteko bi deialdietan parte hartu duten 26 lagunetatik 20 lanean daude. Hezilan pertsona kualifikatuei zuzenduta dago, baina parte hartzaileak esparru ezberdinetatik etorriak dira, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, hezkuntza edota geologia, besteak beste, baina Debegesak guztientzat dauka asmo bera: konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza eskaintzea eta parte hartzaileak berriz ere lan mundura sartzea.
Hobekuntza hori lortzeko lan mundura sartzea erraztuko dieten erramintak ematean eta proiektuen kudeaketa arloko ezagutzan eta trebezian oinarritzen da Hezilanen hirugarren programa. Proiektua Garapen Agentzien Euskal Elkarteak koordinatzen du, eta Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da. Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.