Etxebizitzetan suteak prebenitzeko neurriak hartu dituzte Foruan
Foruko Udalak etxebizitzetan suteak prebenitzeko neurriak hartu ditu. Hain zuzen ere, 65 urtetik gorako foruarren etxebizitzetan izan dira Suteak Detektatzeko Zerbitzuaren langileak. Udalak azaldu duenez, 2012an jarri zuten martxan zerbitzua, eta 79 et...
Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldu duenez, herriko nagusi asko bakarrik bizitzeko gai dira, eta horretarako autonomia badute. Hala ere, Urkietak esan du mugikortasun edo zentzumen arazoak direla eta, askotan beranduegi erreakzionatu dezaketela. «Suteak detektateko zerbitzuaren bitartez arriskuak murriztu egiten dira. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei babesa ematea da asmoa, zailtasunak bizi dituztenen egoera hobetu eta gure nagusien arrisku egoerak saihestu nahi ditugu», gaineratu du alkateak.
Arriskuak identifikatzeko azterketak egin dituzte teknikoek. Datuen arabera, aztertutako etxebitzetatik %55 ez zuten suterako arriskurik, baina %45 izan dira arrisku ez onargarriak agertu dituztenak. Kasu horietan, kontrol neurriak hartu eta aldizka begiratzera joango dira.
Herriko beste hogeita bi etxebizitzatan emergentziazko kasuen aurrean etxeak husteko krokis bat egin dute. Gainera, autobabeserako liburua ere aurkeztu dute, sute baten aurrean nola jokatu azaltzen duena.