Berbalagunek bonbardaketa gogoan izango du biharko mendi irteeran
Hileko azken zapatuetan egiten duen modura, bihar ere mendi irteera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek.Euskaraz, lagun artean eta Gernika inguruan ibiltzeko aukera ematen dute txango horiek. Oraingoan, 13 kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta par...
Euskaraz, lagun artean eta Gernika inguruan ibiltzeko aukera ematen dute txango horiek. Oraingoan, 13 kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta parte hartu gura duenak Gernika-Lumoko AEkn edo Aita Villasante udal euskaltegian eman beharko du izena.
09:00etan batuko dira bihar, Foru plazan, eta handik hasiko dute ibilbidea. Errenteria eta Olesko atzean utzita, Burgoaganatik Ajangizera helduko dira mendizaleak. Kanpantxutik, Gernikako Arana eta Zallo auzoetara egin ostean, Amillaga, Bastegieta, Kosnoaga eta Dondiz zeharkatuko dituzte, Gernika-Lumora heltzeko.
Bisita gidatua
Deialdi berezia da zapatu honetan Gernika-Lumoko Berbalagunek egiten duena. Izan ere, apirilaren 26a gogoan, bonbardaketari eskainitako txangoa izango da oraingoa.
Hala, mendi irteeran parte hartzen duten guztiak gonbidatu dituzte eguerdi partean, Gernikara bueltan direnean, egingo duten bisita gidatuak parte hartzera. 12:30ean, tren geltokitik hasita, Karmelo Landak gidatutako ibilbidea egingo dute Gernikatik.