Barra eta dantza erakustaldiak egongo dira bihar eta etzi
Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, dantza erakustaldiak egongo dira asteburuan Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen.Bihar XI. Ondarroako Barra egongo da Hondartzako zubian. 12:30ean, barra txikia egingo dute dantzariek eta 13:00etan barra handi...
Bihar XI. Ondarroako Barra egongo da Hondartzako zubian. 12:30ean, barra txikia egingo dute dantzariek eta 13:00etan barra handia. Ondoren, 13:45ak aldera Dantza kalea ikuskizuna eskainiko dute Itsasaurre plazan.
Etzi izango dira Lekeitio eta Markina-Xemeingo hitzorduak. Lekeition, Talan elkartuko dira dantzariak, eta 12:30ean hasita, dantza ikuskizuna egongo da kiroldegiko dantza saioetara joaten diren ikasleen eskutik. Eguraldi txarra egonez gero, kiroldegiko frontoian dantzatuko dute.
Markina-Xemeinen, berriz, Arkupe aurrea bihurtuko dute dantzaleku. 12:00 etan hasiko da Uhagoneko ballet eta dantza modernoko erakustaldia.