Egun guztian jai giroa nagusituko da Elexalde auzoan. 11:00etatik 15:00etara askotariko produktuak eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ibarrangeluko eta inguruko ekoizleen 25 postu egongo dira.
Ortuariak, eztia, txakolina, patea, loreak, hegaluzea, euskal pastela, gazta, sendagai naturalak, parafina ekologikoa…
Eskaintza zabala egongo da beste urte batez. Horrekin batera, herriko musika taldeen CDak jarriko dituzte salgai. Puntoz egindako arropak ere eskuratu ahalko dira, eta gainera, horiek zelan egiten dituzten erakutsiko dute.
Bestalde, aurtengo
argazki erakusketa baserri munduari loturikoa izango da. Herriko baserritarrak haien abereekin agertzen diren argazkiak jarriko dituzte ikusgai.
Halaber,
Motor zaharren erakusketa da aurtengo azokako berritasun nagusia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 20 bat motor eroango dituzte.
Ume eta nagusiek zaldian ibilalditxoak egiteko aukera izango dute aurten ere, Elantxobeko Zaldixen eskutik. Era berean, herriko eta Basondoko animaliak egongo dira.
Jan-edana ez da faltako Talotxosnan. Taloakaz batera, indabak eta tripakiak prestatuko dituzte.
Musikaz girotuta
Eguerdian Joseba eta Koldo trikitilariek izango dute azoka girotzearen ardura, eta arratsaldean, berriz, erromeria egongo da. 18:00etan hasiko da Ilargi Beltza taldearen emanaldia.
Erromeriaren aurretik
Mus eta Brika txapelketak jokatuko dituzte. Parte hartzeko asmoa dutenek, 16:00etan izena eman beharko dute Kultur Etxean edo txosnan (bikoteko 10 euro ordaindu behar dira), eta ordu erdi beranduago hasiko dira partidak.