Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako Bizikleta Eguna izan zen domekan. Jakinarazi dutenez, 200 txirrindulari inguru animatu ziren parte hartzera. Umeak zein nagusiak igo ziren txirrinduetara herritik 7 ki...

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako Bizikleta Eguna izan zen domekan. Jakinarazi dutenez, 200 txirrindulari inguru animatu ziren parte hartzera. Umeak zein nagusiak igo ziren txirrinduetara herritik 7 kilometro inguruko ibilbide bat egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, datorren urtera begira, ibilbidea luzatu nahiko lukete, eta lehenengo urtean egin bezala, Portuzarrera sartzea izango litzateko asmoa. Ibilbidea egin aurretik, hala eta guztiz ere, umeek ginkana batean parte hartzeko aukera eduki zuten Lameran.