Bonbardaketa garaiko alkatea omendu dute
Gernika-Lumoko Udalak 1937ko apirilaren 26an herriko alkate zen Jose de Labauria omendu zuen zapatuan. Haren bustoaren aurrean egin zuten omenaldia udaleko zinegotziek eta Labauriaren sendiak. Gainera, Jose Mari Gorroño alkateak jakitera eman zuenez, ...

Gernika-Lumoko Udalak 1937ko apirilaren 26an herriko alkate zen Jose de Labauria omendu zuen zapatuan. Haren bustoaren aurrean egin zuten omenaldia udaleko zinegotziek eta Labauriaren sendiak. Gainera, Jose Mari Gorroño alkateak jakitera eman zuenez, Don Tello eta Nere Kabia kaleen artean dagoen plaza horrek Jose de Labauria izena hartuko du aurrerantzean. Labauriak garai gogorrak bizi behar izan zituela gogora ekarri zuen ekitaldiak Gorroñok, eta 1937ko apirilaren 29az geroztik ezarri zuten zentsura ere aipatu zuen. «Oroimen historikoa debekatu dute 40 urtez», esan zuen alkateak, eta ez ahanzteko erabaki dutela plaza horri Labauriaren izena jartzea.