Lapurretan egin dute Mutrikuko Zubiaram eta Goitibehera tabernetan
Atzo goizaldean lapurretan egin zuten Mutrikuko Zubiaram eta Goitibehera tabernetan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, Zubiaramera leihoko burdin hesia apurtuta sartu ziren lapurrak. Goitibeheran, aldiz, lapurrek atea indarrez zabaldu zutela argitu dut...
Ertzaintzak HITZA-ri jakitera eman dioenez, Zubiaramen tabako eta txanpon makinetako eta kutxako dirua lapurtu zuten; Goitibeheran, beste alde batetik, kutxako eta txanpon makinako dirua.
Ertzaintzak lapurreta ikertzen ari direla gaineratu du, eta momentuz ez dutela inor atxilotu esan dute. «Gertatutakoa ikertzen jarraituko dugu».
Herritarren kezka
Ez da estreinako aldia Mutrikuko eta inguruko herrietako tabernetan lapurretan egiten dutena. Tabernetan ez ezik, zenbait garajeetan ere lapurretan egin izan dute. Hori dela eta, nahikoa kezkatuta daude herritarrak, eta horren aurrean zer edo zer pentsatu eta egin behar dela diote.