'Oroimenen Erradiografia 1937-2017' liburua aurkeztu dute eguerdian [ARGAZKI GALERIA]
Udalerriko eta inguruko herrietako preso eta iheslarien erradiografia osatu du Gernikako Sarek. “Bide bat ehundu dugu. 80 urtetan Gernika eta inguruko euskal preso eta iheslarien izen-abizenek oroimena dute gaur, eta egungo gernikar eta ingurukoek, beraien historia den aletxo hau ere ezagutu ahal izango dute”.
Azaldu dutenez, erradiografia osatzen jarraituko dute, eta horretarako herritarrei azterketa lan horretan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. Etxean galdetuz, liburuetatik datuak eskuratuz, sare birtualean nabigatuz edota adinekoei galdetuz, denen artean ahalik eta erradiografiarik osatuena lortzeko.