Primoz Roglic esloveniarra nagusitu da Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapan
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko zaleek gertutik jarraitu zuten atzoko etapa; Solluben jarraitzaile asko bildu ziren. Gaurko etapa Etxebarritik eta Markina-Xemeindik pasatuko daDonostian hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaitu zen atzoko etapak Mut...
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko zaleek gertutik jarraitu zuten atzoko etapa; Solluben jarraitzaile asko bildu ziren. Gaurko etapa Etxebarritik eta Markina-Xemeindik pasatuko da
Donostian hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaitu zen atzoko etapak Mutriku eta Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat herri zeharkatu zituen.Zale asko batu ziren, esaterako, Sollube mendatean eta baita beste hainbat udalerrietako errepide bazterretan ere. Primoz Roglicentzat izan zen etapa garaipena (04:23:46). Michael Matthews eta Giovanni Visconti sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, bi segundora. Pello Bilbaok 124. amaitu zuen, 10 minutu eta 56 segundora.
Hasierako kilometroetan hainbat eraso saiakera egin zituzten. Moinad, Skujins, Belkov eta Lastrak burutu zuten eguneko ihesaldia; 100 bat kilometro egin zituzten tropelak harrapatu zituen artean. Sollubeko mendatean, 4 minutu eta 20 segundoko tartea atera zioten tropelari.
Sailkapen orokorrean David de la Cruz dago lider herenegungo etapa irabazita jantzi zuen liderraren mailota. Bilbao 119. dago (26 min eta 28 seg-ra).
Etapa gogorrena
Bilbon hasi eta Arrateko santutegian amaituko da Euskal Herriko 57. Itzuliko gaurko etapa. Atzo legez, gaur ere lasterketa bertatik bertara ikusteko aukera dute Lea-Artibaiko zaleek. Izan ere, 16:00ak aldera Etxebarrira heldiko dira, eta handik Markina-Xemeinera joango dira, gero Trabakua igotzeko.
139,8 kilometroko etapa da gaurkoa, eta hauxe da Itzuliko gogorrena. Arrateko santutegira heldu aurretik, bi bider Izua igo beharko dute, eta Matxariatik helduko dira Usartzara. Hor igotzaile indartsuenek izango dute abantaila.