Liztorren izurriari aurre
Bizkaiko Foru Aldundiak Asiako liztorra kontrolatzeko bultzatzen duen kanpainagaz bat egin du Bermeoko Udalak. Habiak murrizteko neurri bereziak hartuko ditu udalakAzken urteetako izurri kaltegarrienetakoari aurre egiteko asmoz, Bermeoko Udalak Bizkaik...
Bizkaiko Foru Aldundiak Asiako liztorra kontrolatzeko bultzatzen duen kanpainagaz bat egin du Bermeoko Udalak. Habiak murrizteko neurri bereziak hartuko ditu udalak
Azken urteetako izurri kaltegarrienetakoari aurre egiteko asmoz, Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak Asiako liztorraren izurria kontrolatzeko martxan duen kanpainan parte hartzen du 2015. urtetik. Joan den urtean, adibidez, Basalaneko teknikariek 60 liztor habia inguru kendu zituzten udalerrian, hirigunean zein landa auzoetan, intsektizida ekologiko bat erabilita.Udaletik adierazi dutenez, kanpaina horretaz gain, neurri gehigarriak hartzea erabaki dute, eta udalerrian zein landa auzoetan asiar liztor kolonia edo habia berrien kopurua murrizteko, Asiako liztor erreginak harrapatzeko kanpaina bat martxan jarri dute; martxoan hasi ziren eta maiatzera arte luzatuko da.
Bermeoko Udalak martxan jarritako kanpainan, iaz liztor habiak aurkitu zituzten lekuetan, hiriguneko etxebizitzetan salbu, 45 tranpa homologatu jarriko dituztela jakitera eman dute. Aurrekoetxeak esandakoaren arabera, «tranpa barruan liztorrentzako garagardo beltz, ardo zuri eta ahabia zukuz osaturiko likido erakargarri bat jarriko da, eta liztor erreginak tranpa barrura sartzen direnean, bertan harrapatuta gelditzen dira».
Kanpainaren barruan, bi astero, apirilaren amaiera arte habia guztiak errebisatuko dituzte, likidoa berriz kargatu eta tranpa bakoitzean harrapatutakoa jasotzeko. Maiatzaren 10erako batuko dira tranpak eta ondoren jasotako datu guztiak prozesatu eta plazaratuko dira.