Apirilaren 29an lehiatuko da Eskilantxarri Sup Race Txapelketa
Zabalik dago Eskilantxarri Sup Race txapelketan izena emateko epea. Proba apirilaren 29an egingo da, eta Euskal Herriko Sup Race zirkuituaren baitan dago kokatuta; proba puntuagarria izango da. Zirkuitu horren baitako proba egiteaz gain, Ondarroako Esk...
Interesatuek Internet bidez eman behar dute izena, eta apirilaren 26ra arteko epea daukate horretarako. Lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena.
Eskilantxarriko kideek otsailean HITZAri jakin eragin ziotenez, estreinako egingo da horrelako proba bat Ondarroan. «Proba iaztik gabiltza Ondarroan egin nahian, baina orain arte ez dugu antolatzeko aukerarik eduki».
Ibilbidea prest
Ondarroako probari dagokionez, ibilbidearen inguruko prestaketagaz arduratuko da Eskilantxarri. Eta aurreratu dutenez, ibilbidea zelakoa izango den prest daukate. «Ibilbide konbinatua izango du, eta parte hartzaileek ibaiko eta itsasoko uretan ibiltzeaz gain, hondartzetan taulak eskuan hartuta korrika egin beharko dute».
Bestalde, lasterketa herrikoiak 6 kilometroko luzera edukiko du. «Bazkideek, herritarrek eta zirkuituan parte hartzeko aukerarik ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan. Izan ere, zirkuituan parte hartzeko baldintzetako bat da federatuta egotea».
Ondarroan zaletasuna ere badago, eta lasterketa herrikoian parte hartze zabala espero dute, beraz. «Gero eta zaletu gehiago daude inguruan. Ondarroa, esaterako, kirol hau praktikatzeko toki egokia da. Erreka eta itsasoa bertan ditugu, eta urte osoan kirola praktikatzeko baldintza nahikoa onak egoten dira».