65 korrikalarik izena eman dute Urdaibai Kopako bigarren proban
Domekan egingo dituzte Ereñoko Mendi Martxa eta lasterketa. Ibilbide luzeak 21 kilometro ditu, eta laburrak, 10 kilometro. Martxa luzekoak 08:30ean aterako diraEhunka partaide batuko dira domekan Ereñoko Mendi Martxa eta lasterketan. Urdaibai Kopako ...
Domekan egingo dituzte Ereñoko Mendi Martxa eta lasterketa. Ibilbide luzeak 21 kilometro ditu, eta laburrak, 10 kilometro. Martxa luzekoak 08:30ean aterako dira
Ehunka partaide batuko dira domekan Ereñoko Mendi Martxa eta lasterketan. Urdaibai Kopako bigarren proba da Ereñokoa, eta 65 korrikalarik izena eman dute.Martxetan parte hartu gura dutenek gaur dute Internet bidez izena emateko azken eguna, www.urdaibaikopa.eus webgunean.
Martxa luzean 400 pertsonetako muga jarri dute, eta laburrean, ostera, 200 partaidetan dago muga. Beraz, kopuru horiek sareko izen emateekin gainditu ezean, domekan izena eman ahal izango da 14 euro martxako salneurria eta 17 euro lasterketakoa.
Atzo egunkari hau ixterako orduan, 291 pertsona zeuden martxa luzean izena emanda, eta laburrean, 185 pertsona.
Ereñoko Gerandape Kirol Klubeko kideek ibilbideetan zenbait aldaketa egin dituzte. Martxa laburrekoa berria da (hasierako sei kilometro inguru martxa luzearen berdinak izango dira), eta luzean ere ibilbide erdia aldatu dute.
Ibilbide luzeko eta lasterketako partaideek 21 kilometro egingo dituzte, eta martxa laburrak 10 kilometro izango ditu.
Martxa luzekoak izango dira goiztiarrenak. 08:30ean aterako dira Arita Berri Jatetxetik, eta ordubete beranduago hasiko da korrikalarien lehia. Martxa laburra egitera doazenentzat, berriz, 10:00etan ipini dute ordua.
Arita-Berrin irtenda, besteak beste, Arrupe, Mendibil, Anbeko Koba, Ereñoko Ariztia, Geranda, Potoko Lezia, Mendi Txiki, Mendi Andiko, Galarregi, Bustarrigane, Gabika, Ibarrondo, Oma, Omako baso margotua, Kurtxiagana, Zabalotegi, Eleixu eta Ereñozarretik pasatuko dira.
Gosaltzeko aukera
Ibilbidean zehar hiru hornidura gune egongo dira martxa laburrean bi, horietatik bi edaridunak izango dira, eta bestean janari-edariak ipiniko dituzte.
Goizeko lehen ordutik tabernak zabalik egongo dira gura duenak gosaldu ahal izateko.
Amaieran kopaua eskainiko dute, eta dutxatzeko aukera egongo da.