Etxebarriko Pazkoetako idi probek hogei parte hartzaile izango dituzte
Domekan hasiko da 64. Sari Handiko norgehiagoka. Guztira sei saio izango dira. Apirilaren 9an eta 10ean eta apirilaren 14tik 17ra jokatuko dira probak. 12.260 euro banatuko dituzte sarietanDena prest dago Etxebarriko 64. Sari Handia hasteko. Domekatik ...
Domekan hasiko da 64. Sari Handiko norgehiagoka. Guztira sei saio izango dira. Apirilaren 9an eta 10ean eta apirilaren 14tik 17ra jokatuko dira probak. 12.260 euro banatuko dituzte sarietan
Dena prest dago Etxebarriko 64. Sari Handia hasteko. Domekatik aurrera, sei egunetan, 20 idi pare aterako dira Etxebarriko probalekura onena emateko asmoz. Saio bakoitzean hiru eta lau idi bikote aurkituko dira plazan Etxebarriko manta lortzeko norgehiagokan.Domekako saioa eta apirilaren 16 eta 17koak 18:00etan hasiko dira, astelehenekoa 22:00etan ospatuko da, eta ordu berean ekingo diete probei apirilaren 14an eta 15ean ere.
Egitarauari hasiera emanez, domekan Billelako Iñaki Lopategiren, Orioko Olidenen, Errenteriako Artasororen eta Bakioko Txomin Renteriaren idiak denbora ona egiten saiatuko dira Etxebarriko 1.500 kiloko harriagaz. Hurrengo egunean, berriz, marka horiek hobetzen ahaleginduko dira Eibarko Mendigoitxi, Lasarteko Nerea Telleria eta Gabiriko Kortaren idi bikotea.
Atseden txiki bat eduki ondoren, apirilaren 14an hasiko da lehia berriz. Gatikako Juanjo Etxeberriaren, Oiartzungo Aburuza eta Gatikako Itxinarteren txanda izango da.
Apirilaren 15ean Errenteriako Patxi Irarreta, Lemoizko Sidreria Andrakas eta Orioko Iñaki Olidenen animaliak aterako dira plazara, eta apirilaren 16an Urretxuko Belarreta, Bakioko Biritxinaga, Ormaiztegiko Retegi eta Berangoko Ekaitz Elordui.
Idi proben azken eguna apirilaren 17a izango da. Birleko Laskik, Erandioko Lopiortuk eta Bermeoko Rafa Alegriak parte hartuko dute.
Aurtengo probetan 12.260 euro banatuko dira sarietan. Irabazleak 1.600 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.400 euro eta hirugarrenak 1.200 euro. Lehenengo zortziek diru saria eta trofeoa edukiko dituzte, eta eskualdeko onenarentzat ere 300 euroko saria eta akuilu sorta egongo dira.