Hirugarren sektorearen lana, ikusgai
Lekeitioko Udalak antolatuta, hirugarren sektoreko elkarteen azoka egon zen herriko plazan, domekan. Hirugarren sektoreko elkarteek euren lanaren berri eman zieten interesa erakutsi zuten herritarrei. Denetara zortzi elkartek jarri zituzten postuak pla...

Lekeitioko Udalak antolatuta, hirugarren sektoreko elkarteen azoka egon zen herriko plazan, domekan. Hirugarren sektoreko elkarteek euren lanaren berri eman zieten interesa erakutsi zuten herritarrei. Denetara zortzi elkartek jarri zituzten postuak plazan. Gurutze Gorriak uretako erreskateak irudikatu zituen, eta erabiltzen dituen ibilgailuak jarri zituen ikusgai. Jolasak ere egon ziren umeentzat.