Busturialdeko Askapenetik
Euskal Herriko internazionalista guztiak deitu dituzte, «brigadetan parte hartzera eta Euskal Herriko borrokak gainontzeko herrietako borrokekin uztartzera». Parte hartu gura duten horiek
brigadak@askapena.org helbide elektronikora bidali beharko dute mezu bat.
Bermeotik herritarrak deitu dituzte parte hartzera
Borrokak uztartzen lelopean, #Brigadak2017 kanpaina martxan dauka Askapenak.
Aurtengo brigaden aurkezpena martxoaren hasieran egitekoak ziren Gernika-Lumon. Hala ere, aurkezpena atzeratu egin zuten, eta aste honetan egingo dute.
Barikurako jarri dute hitzordua;
19:00etan izango da,
Gernika-Lumoko Astran.
Askapenak azaldu modura, azken urteotako dinamikagaz jarraitzea da asmoa. «Alde batetik, Abya Yalako prozesuen jarraipena egingo dugu, horiek bizi duten egoera ezegonkorrari aurre egin, eta Argentina, Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelan dauden erresistentzia esperientziak ezagutzeko. Horiei Kubarako brigada gehitu zaie aurtengoan».
Bestalde, Europan, Herrialde Katalanetako brigadagaz batera, Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak ere burutuko dituzte berrikuntza modura, kapitalaren Europan herri zapalduetatik sortzen diren alternatibak ezaguta- razteko».
Palestinara brigada ere izango da, «sionismorik gabeko Euskal Herria sortze bidean palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ (Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak) kanpaina zabaltzeko».