Itzuliko bi etapa, Mutriku, Lea-Artibai eta Busturialdetik
Euskal Herriko 57. Itzuliko egueneko eta barikuko etapetan bertoko hainbat herri zeharkatuko dituzte. Pello Bilbaok Astanagaz lehiatuko du lehenengozAtzo Iruñea eta Sarriguren arteko 153,3 kilometroko etapagaz hasi zen Euskal Herriko 57. Itzulia, eta ...
Euskal Herriko 57. Itzuliko egueneko eta barikuko etapetan bertoko hainbat herri zeharkatuko dituzte. Pello Bilbaok Astanagaz lehiatuko du lehenengoz
Atzo Iruñea eta Sarriguren arteko 153,3 kilometroko etapagaz hasi zen Euskal Herriko 57. Itzulia, eta zapatuan Eibarren lehiatuko duten erlojuaren kontrako saioagaz amaituko da. Iaz Caja Ruralegaz 17. amaitu ostean, Pello Bilbao Astana taldeagaz ari da lehiatzen. Atzoko etapan 75. sailkatu zen. Garaipena Michael Matthews Team Sunweb taldeko txirrindulari australiarrarentzat izan zen (03:45:07)Bertoko zaleek bi etapa bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Egueneko Donostia eta Bilbo arteko etapak Mutriku, Lea-Artibai eta Busturialdea zeharkatuko ditu. 14:30ak aldera helduko da Mutrikura, eta ondoren, besteak beste, Ondarroatik, Lekeitiotik eta Ereñotik pasatu ostean, Gernika eta Bermeo lotzen dituen BI-2235 errepidetik Bermeora heldu, eta Sollube igoko (15:30-16:00) dute Mungiatik Bilbora ailegatzeko.
174,1 km-ko etapa aparteko zailtasunik gabea da mendate puntuagarriei dagokienez, baina dirudiena baino gorabeheratsuagoa da. Orio, Itziar edo Ereñoko gainak, esaterako, ez dira puntuagarriak, baina nekea pilatzen joango zaie txirrindulariei Sollube eta Bibero igo aurretik. %8ko bataz bestekoa gainditzen duten mendateak dira, eta Bibero igoeran indartsuen daudenen artean jokatuko da etapa garaipena Bilboko Kale Nagusian.
Biharamunean, etaparik gogorrena burutuko dute Bilbo eta Arrateko Santutegiaren artean (139,8 km). Bolibarko bidegurutzetik, Markina-Xemeindik eta Etxebarritik pasatuko dira.
Gaur, Iruñea-Eltziego
Gaurko etapak Iruñea eta Eltziego lotuko ditu (173,4 km), eta bihar, berriz, Gasteiz eta Donostia artean 160,5 km egingo dituzte txirrindulariek.