Xehekako merkataritzan langile espezializatu modura lan egiteko ikastaroa antolatu dute Gernikan
Ikastaroa dohainik eskainiko dute eta maiatza eta ekaina bitartean izango da. Gernikako Merkatari Elkarteak proposatuta, Merkataritza, ostalaritza eta turismoa sustatzeko mahaian sortutako ekimena da, eta ikastaroaren helburua merkatariak eta dendariak prestatzea da.
Formakuntza ikastaroa 30 urtetik beherako gazte langabetuei zuzenduta dago, eta honako gaiak jorratuko dituzte: sarean egiteko salmentak, merkataritza biltegien kudeaketa, bizitasuna merkataritzan, produktuen aurkezpena eta arreta. Guztira, 300 orduko ikastaroa izango da.
Interesa dutenek Merkataritza Suspertzeko Bulegora jota eman ahalko dute izena, 94-625 79 40 telefono zenbakira deituta edota gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikora mezu bat bidalita.