Busturialdeko herritarrek beren etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango dute domekan. Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, herri galdeketak egingo dituzte eskualdeko 16 herritan. Ajangizko, Arratzuko, Bedaronako, Bermeoko, Busturiko, Eako, Ereñoko, Errigoitiko, Foruko, Gautegiz Arteagako, Gorozikako, Gernika-Lumoko, Ibarruriko, Kanaleko, Kortezubiko, Mendatako, Morgako, Muruetako, Muxikako, Nabarnizko eta Natxituko bizilagunek beraien etorkizunari buruz galdetuko dien galdera erantzungo dute domekan.
Abiñako auzokideek ere erabakitzeko eskubidea dutela baliatuz, herri galdeketa sinbolikoa egingo dute domekan. Honakoa izango da auzokideek erantzun behar izango duten galdera: “
Abiñako herritarra izanda, Sukarrietako udalerrian jarraitzea nahiko zenuke?“.
Abiñako
galdeketa 12:00etan izango da
txiringitoko arkupean.
Asteon, Abiñako bizilagunek HITZAri esan diote,
sukarrietarrak izaten jarraitu gura dutela.