Domekatik (apirilak 2) barikura (apirilak 7) luzatu dute. Baina, astelehenetik barikura izena ematen dutenek ez daukate bermatuta martxaren kamiseta jasoko dutenik.
www.urdaibaikopa.eus webgunean izena eman behar dute martxetan zein lasterketan parte hartu gura dutenek. Proba
apirilaren 9an da, eta
Urdaibai Kopako bigarren lasterketa izango da.
Martxarako izen ematea 10 euro da, eta lasterketa lehiatuko duten federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte eta federatu gabeek 14 euro.
Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
Martxa bien artean 400 pertsonetako muga jarri dute, eta lasterketan, berriz,
200 korrikalarik parte hartu ahal dute. Beraz, kopuru horiek online bidezko izen emateekin gainditu ezean, egunean bertan ere izena eman ahalko da ( 14 euro martxarako eta 17 euro lasterketarako).
Ereñoko Gerandape Kirol Klubeko kideek ibilbideetan
zenbait aldaketa egin dituzte. Martxa laburrekoa berria da (hasierako sei kilometro inguru martxa luzearen berdinak izango dira), eta luzean ere ibilbide erdia aldatu dute.
Ibilbide luzeko eta lasterketako partaideek
21 kilometro egingo dituzte, eta martxa laburrak
10 kilometro izango ditu.
Martxa luzekoak izango dira goiztiarrenak. 08:30ean aterako dira Arita Berri Jatetxetik, eta ordu bete beranduago hasiko da korrikalarien lehia. Martxa laburra egitera doazenentzat 10:00etan ipini dute ordua.
Ibilbidean zehar
hiru hornidura gune egongo dira (martxa laburrean bi), horietatik bi edaridunak izango dira eta bestean janari-edariak ipiniko dituzte.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez,
tabernak zabalik egongo dira gura duenak gosaldu ahal izateko, eta amaieran kopaua eskainiko dute, eta
dutxatzeko aukera egongo da.
erenomendimartxa.blogspot.com helbidean edo Ereño Mendi Martxa facebookean dago probari buruzko informazioa, eta zalantzaren bat argitu gura izanez gero, edo izena ematerakoan arazorik sortuz gero email honetara mezua bidaltzeko esan dute:
erenomendimartxa@gmail.com.