Bermeoko Udalak Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasuneko zuzendaritzari eskatu dio, hain zuzen ere, Aritzatxu hondartzako dikean dagoen zuloa konpontzeko lanak egiteko. Udalaren ustez, zuloak “estrukturan eragina izan dezake eta istripuak gerta daitezke”.
Dikean dagoen zuloa. Argazkia: Bermeoko Udala
Aipatu zuloa, azken itsas denboraleen ondorioz sortutakoa dela esan du Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak: “Dike horrek hondartzako gune batetik bestera joatea ahalbidetzen du, eta, era berean, harea joatea saihesten du”.
Horregatik guztiagatik, zuloaren konponketa “derrigorrezkoa” dela uste dute udaletik, eta Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasuneko zuzendaritzak udalaren eskaera onartzea eta zuloak konpontzea espero dute, “Aritzatxuko segurtasuna bermatu aldera”.