Gernika-Lumoko Seber Altubeko ikasleen bisita izan du Busturialdeko Hitzak. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gela biak egunkariaren erredakzioa bisitatu dute.
Hitzak nola lan egiten duen ikusi ahal izan dute ikasleek, bertatik bertara.?Papereko produktuaren berri ez ezik, HITZAren webgunea ezagutzeko aukera ere izan dute: zer nolako edukiak jasotzen dituen (berriak, argazki galeriak, bideo-erreportajeak), eta beren intereseko albisteak nola bilatu, besteak beste.
Gainera, talde lanean, albisteak idazteko saiakera egiteko aukera ere izan dute gela bakoitzeko ikasleek. [Argazki galeria ikusgai: busturialdea.hitza.eus]