Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketako finala jokatu zuten domekan 108 bat lagunek, Mendatan. Horien guztien artean, maila bakoitzeko irabazle eta txapeldunorde bana izendatu zuten, eta beste askori aipamena ere egin zioten.
20. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketako parte hartzaileak. Argazkia: Mendatako Udala.
Busturialdeko, Zornotzako eta Munitibarko herritarrak batzen dituen bertso idatzien lehiaketa da Bertsolaritzen. Leku horietako zenbait ikastola zein ikastetxetako ikasleen artean lehiatzen da. Lehenengo, kanporaketa bat egiten dute. Eskoletatik antolatzaileengana bideratzen dituzte lehiaketan parte hartu nahi duten horien bertsoak, eta antolatzaileak izaten dira, horien guztien artean gehien gustatzen zaizkienak aukeratzen dituztenak.
Oilargane elkartetik azaldu dutenez, aurten, esaterako, ia 500 bat umeren bertsoak jaso dituzte, eta horien artean, gutxi gora behera, erdiak» aukeratu dituzte. Hala, aukeratutako horietako asko Mendatan batu ziren domekan, finala jokatzeko.
Hiru mailatan banatuta bertsoak idazteari ekin zioten bertan bildutako parte hartzaileek, eta behin lan guztiak bildu eta baloratu ostean, jakinaraziko zituzten irabazleen izenak.
A mailan, esaterako, Sara De la fuente muxikarra (San Fidel) nagusitu zen; B mailan, Janire Arrizabalaga gernikarra (San Fidel, eta D mailan Ane Aldana foruarra (Gernikako Institutua).
Antolatzaileak pozik agertu dira lehiaketak izandako arrakastagaz. Halaber, inoiz parterik hartu ez duten eskolen presentzia azpimarratu dute; esaterako, Bermeoko Sagrado Corazon edota Gernika-Lumoko Mertzede ikastetxeena. Gainera, gainontzeko eskoletatik ere, ume askoren lanak bidali dituztela nabarmendu dute.
Ohi legez, lehiaketa jai giroan igaro zuten domekan, eta hainbat izan ziren bertsoez zein bertako «giro onaz» gozatzera bertaratu zirenak.
20.Bertso idatzien lehiaketa
Txapeldunak
A maila. Sara De la fuente (Muxika), San Fidel ikastola.
B maila. Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), San Fidel ikastola.
D maila. Ane Aldana (Forua), Gernika-Lumoko institutua.
Txapeldunordeak
A maila. Iustin Fadei (gernika-Lumo), Mertzede ikastetxea.
B maila. Aitor Gondra (Bermeo), Arozena BHI.
D maila. Lander Unzalu (Gernika-Lumo), Gernika-Lumoko institutua.
Aipamenak
A maila.
– Naroa Artetxe (San Frantzizko, bermeo).
– Mireia Otadui (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Leire Mc Donald (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Ainhoa Vazquez (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Ainhize Azkarai (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Olaia Gomez (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Janet Martinez (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Iraia Reverte (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Izaro Barruetabeña (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
– Jone Oar-Arteta (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).
B maila.
– Zohartze Lexatzegi (Gernika-Lumoko institutua).
– Ane Mei Aspiazu (Gernika-Lumoko institutua).
– Markel Navarrete (Arozena BHI, Bermeo).
– Nerea Anparan (Arozena BHI, Bermeo).
– Ismael Aomar (San Fidel ikastola, Gernika-Lumo).