Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatu du txapelketa,
bigarrenez. Parte hartu gura duten horiek
zapatuan bertan eman beharko dute izena;
10:00etan Goiko Plazako
Kabidxe Gune Sozialean. Hala ere, 08:00etan sartu ahalko dituzte gauza guztiak Alde Zaharrera.
Iazko irabazleak
Iaz egin bezala, aurten ere,
hiru motako indabak prestatzeko aukera izango dute parte hartzaileek: tolosarra, pinta edo nabarra eta Bizkaiko tolosarra. Indabaz gain honako osagaiak onartuko dituzte: patatak, barazkiak, urdaia, txorizoa, odolostea, txarri produktuak, saiheskia eta behi magala. Antolatzaileek azaldu dutenez, ez da derrigorrezkoa osagai guztiak erabiltzea. Txorizoa, odolostea eta urdaia dira derrigorrez erabili beharrekoak.
Indabak lapikoan egin beharko dituzte, derrigorrez; presioko lapikoetan egindakoak kanporatu egingo baitituzte.
Kilo bat. Aurkeztu beharreko gutxieneko kantitatea kilo bat izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta parte hartzaileek
lapikoak prest eduki beharko dituzte
13:00ak eta 13:30ak bitartean. Ordu horretan aurkeztu beharko dira lapikoak.
Kalean prestatu beharko dira indaba lapikoak; etxetik zeozer prestatuta eroateagatik kanporatu egingo dituzte parte hartzaileak. Gasa, ikatza zein egurra erabilita prestatu ahalko dira lapikoak.
Txokoetan prestatzeko aukera ere badagoela azaldu dute, betiere, antolatzaileen kontrolpean.
SARIAK
- Lehenengo saria. 200 euro + txapela + oroigarria
- Bigarren saria. 150 euro + oroigarria
- Hirugarren saria. 50 euro + oroigarria
- 4.enetik 10.enera. Oroigarria