Bizkaiko Batel Ligaren bi jardunaldi hartuko ditu Bermeok
Bizkaiko Batel Ligako VII. eta VIII. estropadak jokatuko dituzte asteburuan. Bihar 15:30ean uretaratuko dira; etzi, berriz, 10.30ean hasiko da lehia.
Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeotik hamaika taldek lehiatuko dute estropada, eta Elantxobeko lau talde egongo dira.
Bestalde, bihar IX. Ibilbide Luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Pasai San Pedron, 17:00etatik aurrera. Aurretik, delegatuen bilera egingo dute Kofradian (15:30).
Gizonezkoetan hiru tanda egongo dira. Urdaibaigaz batera, Hondarribia, San Pedro, Kaiku, Ondarroa, Orio, Zierbena eta Koxtapek osatuko dute hirugarren tanda.
Mutriku, Mariñeiros de Mera, Santoña, Zumaia B, Kaiarriba B, Getxo, Hibaika, C.R Vilaxon, C.R Txapela, P.D Koxtape B eta San Pedro B uretaratuko dira lehenengo txandan.
Bigarren txanda, berriz, talde hauek osatuko dute: Hondarribia B, Orio B, C.R Mecos, C.R Coruxo, Zumaia A, Arkote, Itsasoko Ama, Zarautz, Isuntza A.E eta Getaria.
Emakumezkoetan Lea-Artibai, Hondarribia, Zumaia, Hernani, Hibaika, Kaiarriba, Donostia, Orio eta Koxtape lehiatuko dira.
Bestalde, beteranoen txandan si talde hauek parte hartuko dute: Indianoak-Ternua, Ibaialde, Zarautz A.E, Fortuna, Arkote eta Zumaia.