Ekoetxeak uraren mundu mailako eguna ospatuko du
Uraren mundu mailako egunaren harira, Ekoetxea Urdaibaik astebururako hainbat jarduera antolatu ditu. Zapatuan eta domekan, ume zein nagusientzako tailerrak, hitzaldiak, irteerak eta beste egongo dira Madariaga dorretxean. Ondo pasatzeagaz batera, herritarrek kontzietzia hartzea dute xede asteburuko ekimenek.
Ekintzetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 94 6870402 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz: info@torremadariaga.org.
Egitaraua:
Martxoak 25:
– 10:00-13:00. Ozollo errotara ibilbide gidatua, errota bera eta bere funtzioak ezagutzeko. Adin guztientzako.
– 12:00-13:00. Familientzako bisita gidatua. Biodibertsitateak ematen dituen onurez eta edertasunaz gozatzeko bisita gidatua. Adin guztientzat.
–12:30-13:30. Plastikorik gabeko ura osasuna da hitzaldia, itsas-biologian doktorea den Alberto Santolariaren eskutik.
–17:00-19:00. Uraren Jaia. Txalaparta zuzenean, tailerrak (arrain erraldoia, ur-suziriak) eta, bolondresek burutut,a UNESCO-ren Garapen Iraunkorrerako seigarren helburuaren (Ur Garbia eta Saneamendua) logoaren irudikapena. Doan.
Martxoak 26:
– 10:30-14:00. Zetazeoen hastapenak. Zetazeoei buruzko hitzaldia eta zetazeoak eta itsas-fauna behatzeko Matxitxako lurmuturrerako irteera gidatuak. Adin guztiei zuzendua.
–10:00-12:30. Ezagutu Gaztelugatxeko Doniene eta bere ingurua. Ibilbide gidatua Gaztelugatxeko Donienera, bere ingurua eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztientzako.
–11:00-12:30. Kostaldea itsasontziz. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxera, kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua.
–12:00-13:00. Familientzako bisita gidatua, biodibertsitateak ematen dituen onurez eta edertasunaz gozatzeko. Adin guztiei zuzenduta.
–17:00-18:30. Zuk zeuk egin: Ur-suziriak. Ur botilekin suziriak egiteko tailerra, 6 urtetik gorako umeentzat.