Busturialdeko independentistek martxa egingo dute domekan
Apirilaren 2an egingo den herri galdeketari babesa emateko, Busturialdeko independentisten martxa antolatu dute domekarako.
Hala, Bermeotik eta Gernika-Lumotik jende zutabeak aterako dira; bi herrietan 10:30ean jarri dute hitzordua. Bermeotik martxa egin gura dutenek Kasinoan egon beharko dute ordu horretan; eta Gernikatik egin gura dutenek, berriz, Merkurion egon beharko dute.
Bermeotik zein Gernikatik abiatutako jende zutabeek, Busturirako bidea hartuko dute. Han, 13:00etan, ekitaldia egingo du Independentistak sareak, Axpe auzoan, hain zuzen ere. “Euskal estatuari bai esateko 11 arrazoi” daudela esateko batuko dira Busturialdeko independentistak Busturian.
Txalapartariek, dantzariek eta bertsolariek parte hartuko dute ekitaldian, eta Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaileak hartuko du hitza. Bertaratutakoek, bestalde, txistorra eta sagardoa izango dituzte aukeran