Atzo hasi zuten Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek hirugarren urtez antolatu duten Aste Kulturala, eta, hainbat saioren ostean, barikuan emango diote amaiera.
Ikasle bat atzo, Segundo Olaeta Aste Kulturalean. Argazkia: Txebi Arriaga.
Biolontxelo kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen astelehenean musika eskolan bertan zein Elai-Alai aretoan. Gaur, bestalde, klarinetearen doinuak gailenduko dira Elai-Alain, eta akordeoi eta gitarrarenak, berriz, Calzada egoitzan. Hain zuzen, 18:00etan hasiko da Elai-Alaiko saioa, eta 17:30ean, berriz, Calzada egoitzakoa.
Eguenean jarraituko dute aste kulturalagaz, eta egun horretan 18:00etan, eta barikuan 17:30ean eta 19:00etan, kantaldiak eskainiko dituzte, Elai-Alai aretoan.