Ia urtebete lehiaketatik kanpo egon ostean, Steelives triatloia irabazi zuen
domekan Mijasen (Malaga, Andaluzia).
Elgezabal bere taldekideekin.
Elgezabalentzat denboraldiko lehen proba izan da, eta gainera, haren
ANB Urdaitri Motrivation taldea nagusitu da kluben arteko lehian. Haregaz batera Gorka Bizkarra mañariarrak (senior mailan lehen sailkatua) eta Daniel Juarros santurtziarrak lehiatu zuten triatloia.
Gernikarrak
04:03:02 markagaz lortu zuen garaipena. 23:01 denboran bete zuen igeriketa proba, gero, bizikletan 02:15:58an egin zituen 80 kilometro, eta amaitzeko, 01:21:02ko denboran burutu zuen 21 kilometroko lasterketa.
Bizkarra bosgarren sailkatu zen, 04:20:44ko denboragaz. Igeriketa proba egiteko 25:13 behar izan zituen. Bizikletako ibilbidea 02:29:18an egin zuen, eta 01:26:11ko denbora markatu zuen arineketan.
Bestalde,
Juarrosek bederatzigarren amaitu zuten lehia. 29:12ko denboran burutu zuen lehen zatia, ondoren, 02:32:36 denbora markatu zuen bizikleta gainean, eta azkenik, lasterketa amaitzeko 01:28:07 behar izan zituen.