Lonja egokitu eta konponketak egingo dituzte premia desberdinetara egokitzeko.
Eusko Jaurlaritzak Bermeoko eta Ondarroako arrain-lonjak finantziatzeko formulak aurreratu ditu, eta jakin eragin dutenez, aurten lizitatuko dituzte beharrak. Dena ondo bidean, aurten hasiko lirateke beharrekin.
Horrela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailetik. Proiektuak martxan jartzeko 1,8 milioi euro bideratu dituzte, eta horiei Europatik datozen fondoak gehituko zaizkie. Horrela, lehiaketara atera ahal izango dituzte beharrak, eta guztira 20,1 milioi euro egongo dira bideratuta lanetarako.
Arrantzaleak portuak sareak batzen. Argazkia: Nerea Bedialauneta
Bermeon, duela ia 30 urte eraiki zen arrain-lonjaren konponketarako bideratuko da finantziazioa. Eraikuntza hobetu eta egokitu egin gura dute, gaur egun dauden behar desberdinei hobeto erantzuteko.