Ongi Etorri Errefuxiatuak Gernika 2017 ekimena aurkeztuko dute Bermeon
Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketa eta Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen aldeko martxa aurkeztuko dituzte, hain zuzen ere. 19:00etan batuko dira, KabidxenOngi Etorri Errefuxiatuak Gernika 2017 ekimena aurkezteko batuko dira gaur arra...
Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketa eta Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen aldeko martxa aurkeztuko dituzte, hain zuzen ere. 19:00etan batuko dira, Kabidxen
Ongi Etorri Errefuxiatuak Gernika 2017 ekimena aurkezteko batuko dira gaur arratsaldean, Bermeon. Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean egingo dute aurkezpena, 19:00etan.Gernika-Lumo bonbardatu zutela 80 urte beteko dira aurten, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataforma ekimen berezia antolatzen ari da apirilaren 29rako eta 30erako, Gernikan bertan egiteko. Batetik, errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketa antolatuko dute, eta, bestetik, Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen alde ekimena. «Gerrarik ez» oihukatu gura dute, eta migratzaile eta errefuxiatuei ongietorriak direla esan gura diete.
Bermeo-Gernika zutabea
Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen alde ekimenaren baitan, apirilaren 29an, oinez zein bizikletaz, Euskal Herri osotik Gernika-Lumora helduko diren jende zutabeak mobilizatu gura dituzte, «ekitaldi hunkigarria» egiteko, «atzoko eta gaurko Gernikaren oroimenez».
Hala, Bermeo-Gernika zutabea martxan jarri nahiko lukete. Zutabea Bermeotik atera eta herriz herri Gernikaraino jendea batzen joatea da asmoa.
Modu horretan, aipatu zutabea martxan jartzeko, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua eta Gernikako herritarren laguntza behar dutela jakinarazi dute. Gaur bertan, aurkezpena egiteaz gain, zutabeari buruzko batzar orokorra egingo dutela azaldu dute. Antolatzaileen asmoa da jendearen laguntzagaz herrietan taldetxoak sortzen joatea, zutabea antolatzen joateko.
Interesa daukaten horiek urdaibaiongietorri@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidali ahalko dute.