Bizkaiko arraun taldeek hitzordu bikoitza daukate asteburuan. Bihar batelen ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute, eta etzi, traineru estropada.
Bizkaiko Batel Ligaren biharko proba 15:00etan hasiko da Sestaoko Benedikta eremuan.
Bermeotik hamahiru talde lehiatuko dira: mutilen kadete eta gazte mailetako hiru, mutilen senior eta ume mailetako bina, eta mutilen alebin eta nesken promesa eta seniorretako bana. Mundakarrek batel bakarra izango dute, mutilen seniorrena, eta Elantxobeko lau talde ariko dira lehian: nesken seniorretako eta mutilen kadeetako bana, eta azkenik, mutilen gazte mailako bi.
Bestetik, domekan 10:30etik aurrera lehiatuko dute nagusiek II. J.A. Camiruaga Cami eta XVII. Jon Sasieta Bilba Memoriala, Deustuko itsasadarrean.
Mutiletan hamazortzi taldek parte hartuko dute; horien artean daude Elantxobe, Bermeo-Mundaka eta Bermeo. Nesketan, berriz, Lea-Artibai, Portugalete eta Deusto uretaratuko dira. Lehenengoak 6.200 metroko eremuan ariko dira lehian, eta nesken taldeak 3.200 metrokoan.
Deustuko Arraun Elkartearen parean hasi eta Euskalduna zubira arteko eremuan lehiatuko dute estropada.
II. J.A. Camiruaga Cami eta XVII. Jon Sasieta Bilba Memoriala (irteera ordena)
- Lea-Artibai (10:30)
- Portugalete (10:31)
- Deusto (10:32)
- Deusto C (10:35)
- Elantxobe (10:36)
- Getxo (10:37)
- Lutxana (10:38)
- Bermeo-Mundaka (10:39)
- Deusto B (10:40)
- Kaiku B (10:41)
- Donostiarra (10:42)
- Mariñeiro de Mera (10:43)
- Arkote (10:44)
- Lekittarra (10:45)
- Portugalete (10:46)
- Deusto A (10:47)
- Ares (10:48)
- Ondarru (10:49)
- Kaiku A (10:50)
- Zierbena (10:51)
- Bermeo (10:52)