Mallonako haur parkean berrikuntzak egin dituzte
Mundakako Udalak Mallonako haur parkea hornitu du adin ezberdinetara egokitutako instalazio dinamiko eta seguruekin. Aurrez zeuden jolasak kendu, eta berriak jarri dituzte, bakarkako jesarlekuak mantenduz. Horrez gain, Itxaropena parkeko, Talako eta Sa...

Mundakako Udalak Mallonako haur parkea hornitu du adin ezberdinetara egokitutako instalazio dinamiko eta seguruekin. Aurrez zeuden jolasak kendu, eta berriak jarri dituzte, bakarkako jesarlekuak mantenduz. Horrez gain, Itxaropena parkeko, Talako eta Santa Katalinako haur parkeetan ere beharrak eta hobekuntzak egin dituztela adierazi dute udaleko ordezkariek. Lan horiek egiteko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du udalak. Azken horrek jakinarazi duenez, lanek 57.224,68 euroko kostua eduki dute denetara, eta Itsaspen programaren barnean jasotako diru laguntza 17.984,17 eurokoa izan da.