Herriko txikienen aisialdia bultzatzeko asmoz, Mundakako Udalak Mallonako haur parkea hornitu du adin ezberdinetara egokitutako instalazio dinamiko eta seguruekin. Aurrez zeuden jolasak kendu eta berriak jarri dituzte, bakarkako jesarlekuak mantenduz.

Horrez gain, Itxaropena parkeko, Talako eta Santa Katalinako haur-parkeetan ere lanak eta hobekuntzak egin dituztela adierazi dute udal ordezkariek.
Azaldu dutenez, lan horiek gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eduki du udalak. Azken horrek jakinarazi duenez, lanek 57.224,68 euroko kostua eduki dute eta Itsaspen programaren barnean jasotako diru laguntza 17.984,17 eurokoa izan da