Martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, manifestazioa egin zuten 19:00etan hasita Gernika-Lumon. Merkuriotik abiatu ziren hainbat lagun
Emakume langileak kalera lelopean egindako mobilizazioan.
Manifestazioaren aurretik eta ostean ere, hainbat izan ziren Merkurio iturri ingurura bertaratu zirenak. Izan ere, emakume esanguratsuen lana kaleratua izateko, posterrak egiten aritu ziren hainbat herritar joan den astean Astran, eta hilaren 8an bertan jarri dituzte ikusgai Merkurio inguruan. Guztira, 25 bat poster egin dituzte.
Bermeon ere Lameran bildu ziren hilaren 8an,
Matxismoak hiltzen gaitu. Autodefentsa feminista lelopean egindako elkarretaratzean.
Ibarrangelun, bestalde, emakumeentzako txokolate jana doan izan zuten hilaren 8an Gabiri tabernan. Hala, adin ezberdinetakoak bildu ziren bertan, eta askaldu ostean, briska jokoan aritu ziren.