Murueta A seigarren sailkatu da Euskadiko 600 kiloko finalean
Zapatu arratsaldean Lesakan (Nafarroa) jokatu zuten Euskadiko 8x8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren finalean Ibarra nagusitu zen. Murueta A seigarren sailkatu zen.Kategoria horretako lehenengo eta bigarren jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta Be...
Kategoria horretako lehenengo eta bigarren jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta Bermeo eta Artaxoan jokatu ziren, talde hauek aritu ziren 600 kiloko txapela eskuratzeko lehian: Murueta A, Betigazte, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Sokarri.
Ibarraren atzetik Beti-Gazte eta Sokarri sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko bigarren jardunaldia lehiatu zuten, eta Gaztedi taldeak lortu zituen puntu gehien. Ibarra geratu zen bigarren, eta Txantrea sailkatu zen hirugarren.
Aipatu taldeekin batera, Goiherrik eta Berriozarrek parte hartu zuten, eta azken hori kanporatu egin zuten.
560 kiloko saioa
600 kiloko txapelketa amaituta, gizonezkoen taldeek 560 kiloko txapelketaren saio bakarra jokatuko dute. Zapatuan Laukizko pilotalekuan lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera.
Gaur gaurkoz, hurrengo sei taldeek baieztatu dute partaidetza: Murueta, Beti-Gazte, Berriozar, Gaztedi, Sokarri eta Txantrea.
560 kiloko saioagaz batera, emakumezkoen 375 kiloko azken jardunaldia jokatuko dute Laukizen.