Gaur zabalduko den Liburu eta Disko azokak hamalau salmahai edukiko ditu
Martxoaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da azoka, ohi legez, Lameran. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskal berritasunek, liburu zein diskoek, %10eko beherapena edukiko duteGaur zabalduko ditu ateak Bermeoko Liburu eta Disko Azokak, eta martxoare...
Martxoaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da azoka, ohi legez, Lameran. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskal berritasunek, liburu zein diskoek, %10eko beherapena edukiko dute
Gaur zabalduko ditu ateak Bermeoko Liburu eta Disko Azokak, eta martxoaren 12ra bitartean bisitatu ahalko da, urtero legez, Lameran. Liburu eta Disko Azoka goizez zein arratsaldez egongo da zabalik: 11:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:30era bitartean.Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten, hamalau salmahai aurkitu ahalko dira liburu azokan. Bertaratutakoek euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahalko dituzte. Euskal berritasunek, gainera, liburu zein diskoek, %10eko beherapena edukiko dutela azaldu dute azokaren antolatzaileek.
Erakusketa
Irakurzaletasuna bultzatu asmoz, «azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea» ditu helburu Bermeoko Liburu eta Disko azokak. Hala, herritarrek zein bisitariek hainbat gai izango dituzte aukeran: haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa eta euskal diskogintza, beste hainbaten artean.
Bestalde, liburu eta diskoekin batera, azokako salmahaietan Euskal Poesia erakusketa bisitatu ahalko da. Aipatu erakusketan, gutxi gorabehera, 1940. urtera arteko euskal poesia jasoko da: Lizardi, Lauaxeta, Horixe, Aitzol…, garai hartako euskal poesiaren argazkiak eta azalpenak ikusteko aukera egongo da, hortaz, liburu azokan.
Bestalde, azokak iraun bitartean, zenbait idazle ere etorriko dira Bermeora. Jakinarazi dutenez, azokaren bigarren asteburuan Inma Roiz, Miren Palacios, Anton Arriola eta J.J. Abasolo idazleak bertaratuko dira euren liburuak sinatzera.