Mari Karmen Espinosak hartu du Ezetz Jakin lehiaketan otsaileko saria. Sakone tabernan bi lagunentzako afaria irabazi du, hain zuzen ere. Seber Altube ikastolako ikasleek prestaturiko galderak, erleei zein Korrikari buruzkoak egon dira otsaileko lehiak...

Mari Karmen Espinosak hartu du
Ezetz Jakin lehiaketan otsaileko saria. Sakone tabernan bi lagunentzako afaria irabazi du, hain zuzen ere. Seber Altube ikastolako ikasleek prestaturiko galderak, erleei zein Korrikari buruzkoak egon dira otsaileko lehiaketan, eta 90 pertsonak parte hartu dute. Horietatik 37 lagunek galdera guztiak asmatu dituzte. Martxoko lehiaketa ere martxan dago.