Bermeok Tolosaren zelaia bisitatuko du domekan
Bermeok Tolosaren kontra jokatuko du domekan, 16:30etik aurrera, Berazuri futbol zelaian.Talde tolosarra 3. mailako 4. multzoko sailkapeneko beheko postuetan dago; hamaseigarrena da, hain zuzen ere, 29 puntugaz.Denboraldia hasi zutenetik lehiatutako 27...
Talde tolosarra 3. mailako 4. multzoko sailkapeneko beheko postuetan dago; hamaseigarrena da, hain zuzen ere, 29 puntugaz.
Denboraldia hasi zutenetik lehiatutako 27 jardunaldietatik, sei garaipen eskuratu ditu, eta hamarretan galdu egin du; 11 dira, berriz, berdinketak.
Bestalde, Bermeo bosgarren postutik seigarrenera jaitsi zen aurreko jardunaldian: bana berdindu zuen Itxas Ganen Santurtziren kontra, zapatuan.
Gaur gaurkoz, 45 puntu ditu; denboraldi honetan lau partida baino ez ditu galdu, eta 11 jardunalditan aurkariari nagusitzea lortu du; 12 berdinketa daramatza.