Kantu bazkaria egingo da etzi, Ondarroako Arrigorri ostatuan
Zubi Zahar herri ikastolako guraso elkarteak antolatuta kantu bazkaria egingo da etzi, Arrigorrin. Ekintzak iaz eduki zuen arrakasta ikusita, aurten bigarrengoz antolatzea erabaki dute. «Herrian kantu zaletasuna badagoela ikusita, aurten ere kantu baz...
Kantu bazkaria 14 urtetik gorakoentzat izango da. Sarrerak, beriz, Garoa, Irkaitz, Kurike eta ikastolan bertan daude salgai, eta horiek lortzeko azken aukera gaur iluntzea izango dela jakitera eman dute. Nabarmendu dutenez, sarrera oso gutxi geratzen dira. «100 sarrera jarri ditugu salgai, eta 80 bat salduta daude».
Kantu bazkariari dagokionez, iaz egin modura, Angel Marizkurrenak, Aitor Ibarra Jalisco-k eta Francisco Santxotenak girotuko dute. Bazkaria 14:30ean izango da, baina aurretik ere kalejira musikatua egingo dute. Kantuzaleak batzeko hitzordua Alamedan ipini dute, 13:00etan. Antolatzaileek, gainera, iaz banatutako kantu liburuxka ekartzea gomendatu dute, eta ez daukanak, bertan erosteko aukera izango du.
Jana, bestalde, antolatzaileek eurek prestatuko dute, eskualdeko produktuekin.