Herribideen inbentarioari buruzko aurkezpena, Ajangizen
Ajangizko Udalak udalerriko Bide Publikoen Inbentarioa osatzea du helburu, «den-denok antzina-antzinatik gure lurraldea egituratu zuen bide sarea ezagutzen laguntzeko». Eta horri buruz herritarrak informatzeko, aurkezpen bat egingo dute zapatuan.Bizk...
Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udaletxetan behar horretan jarduten direnen zerbitzua kontratatu du: hain justu, Sendo S.L. ingeniaritza zerbitzua. Hala, bertako lantaldeko teknikariak izango dira herritarren aurrean aurkezpena egingo dutenak. Jakitera eman dutenez, aurrerantzean jarraituko duten metodologia arlo tekniko zein administratiboanazalduko die bertaratutako lagunei.
Zapatuan, martxoaren 4an, egingo dute Sendo S.L. enpresako teknikariek herribideen inbentarioen gaineko aurkezpena, eta horretarako, 12:00etan, kultur etxean jarri dute hitzordua. Ajangizko Udalak, bere aldetik, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenean parte hartzera; «batetik, intereseko datuak eskuratu ahal izateko eta, bestetik, herribideen usadiozko erabileren eta gaur egungoen artean ematen den bilakaerari buruz aritzeko».
Horrela, lanak bukatutakoan, Ajangizek «berme guztiak beteko dituen, eta etorkizunean bideen aferaren inguruan sortu litekeen edozein liskarri aterabidea emateko oinarria izango den Bide Publikoen Inbentario bat» izango duela ziurtatu du udalak.