'Harrak berbetan' literatur saioa egongo da bihar, liburutegian
Alaine Agirre eta Jasone Osoro idazleen gidaritzapean, literatur saioa antolatu du Bermeoko Udalak datorren barikurako. Harrak berbetan izena jarri dioten literatur saioa udal liburutegian izango da, 19:00etan.Antolatzaileen esanetan, bi idazleen artek...
Antolatzaileen esanetan, bi idazleen arteko elkarrizketa izango da X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina bestelako gaiak ere izango dituzte mintzagai; emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak edota adikzioak, beste batzuen artean.
Parte hartu nahi duenak bertara joateagaz nahikoa izango duela azaldu dute; ez da aurretiaz izenik eman beharko.