Aratusteetako egunik garrantzitsuena izaten dute martitzena bermeotarrek, hala ere, eguraldiak asko baldintzatu du eguna.
Ikastetxeek, esaterako, bertan behera utzi dituzte goizeko kalejirak eta eskoletan egin dituzte jaialdiak.
Zubi Gane taberna, lehenengo saria
Urtero legez, bestalde, tabernen mozorro txapelketa egin da goizeon, eta
Zubi Gane tabernak irabazi du txapelketa Asterix eta Obelix gaia landuta. Tarratadiek emandako txapela, Itsuki irratiak emandako 40 iragarkiko publizitate paketea eta hiru eguneko lagun birentzako egonaldi berezia jaso ditu saritzat.
Kafe Loidxe, bigarren saria
Garoña ez gaiaz mozorrotutako
Kafe Loidxie tabernarentzat izan da bigarren saria, eta hiru eguneko lagun birentzako egonaldia jaso du. Herri kiroletan girotuta dagoen
Irish tabernak jaso du
hirugarren saria eta bi eguneko lagun birentzako egonaldia jaso du saritzat, hain zuzen ere
.
Irish taberna, hirugarren saria
Aurtengoa txapelketaren hamaseigarren aldia izan da eta bost taberna aurkeztu dira txapelketara: Irish, Zubi Gane, Gure-Toki, Kafe Loidxie eta Sarabanda.