Lizeo Antzokiko bazkidetzak berritzeko epea zabalik da
Gernika-Lumoko Udaleko Kultura arloan jakinarazi duenez, zabalik da Lizeo Antzokiko bazkidetzak berritzeko epea. Horretarako, herritarrek kultur etxera jo beharko dute. Lizeo antzokiko bazkide egiten direnek abantaila bereziak edukiko dituzte kultur jardueretan. Besteak beste, Lizeo antzokian programatutako jardueretan %25eko deskontua izango dute; Euskadi Sarean dauden antzoki publikoetan ere abantailak izango dituzte Lizeo antzokiko bazkideek. Gainera, zinemara joateko sei sarrera doan eskuratuko dituzte bazkidetza egin edo berritzen dutenek, baita ikuskizun baterako sarrera bikoitza ere.
Urteko kuota 35 eurokoa da; familia abonua eskatuz gero, 30 euro ordaindu beharko ditu familiako kide bakoitzak.