Aratuste sasoian ohikoak izaten dira tostada lehiaketak, eta Bermeon domekan egin zuten Haitz Nagusijek antolatuta. Aurten,
23 tostada plater aurkeztu zituzten lehiaketara; ogizko tostadak hamabost izan ziren eta aiezkoak, berriz, zortzi.
Tostada txapelketako saridunak, antolatzaileak eta epaimahaiko kideak. Argazkia: Bermeoko Udala
Aiezko tostadarik onenak Zubi Gane tabernarenak izan ziren. Miren Fernandez eta Edurne Meñakak egindakoek jaso zituzten bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.
Ogiz egindako tostadarik gozoenak, berriz, Espe Ipiñarenak izan ziren epaimahaiarentzat. Bigarren saria hartu zuen Maitena Rociok, eta hirugarrena, berriz, Espe Donienek. Aurkezpen onenarentzako saria ere egon zen, eta Mikel Monterrosok jaso zuen.