'Harrak berbetan' literatur saioa egingo dute barikuan Bermeoko liburutegian
Alaine Agirre eta Jasone Osoro idazleen gidaritzapean literatur saioa antolatu du Bermeoko Udalak, datorren barikurako. Saioa, udal liburutegian izango da 19:00etan, eta parte hartu nahi duenak bertara gerturatzearekin nahikoa izango du.
Antolatzaileen esanetan, bi idazleen arteko elkarrizketa izango da X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina bestelako gaiak ere izango dituzte mintzagai; emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak edota adikzioak, beste batzuen artean.