Carter gutxienez sei hilabete egongo da kantxetatik kanpo
SASKIBALOIA // Ezkerreko belauneko lesioaren ondorioz, Amisha Carter estatubatuarra gutxienez sei hilabete egongo da jokatu barik hilaren 18an Avenidaren kontrako partidan min hartu zuen. Erresonantzia eguaztenean egin zioten, eta ebakuntza egin behark...
SASKIBALOIA // Ezkerreko belauneko lesioaren ondorioz, Amisha Carter estatubatuarra gutxienez sei hilabete egongo da jokatu barik hilaren 18an Avenidaren kontrako partidan min hartu zuen. Erresonantzia eguaztenean egin zioten, eta ebakuntza egin beharko diotela jakitera eman du klubak. Carter gabe, Lointek Gernika Bizkaiak 76-69 galdu zuen Campus Prometeren kontra domekan.