Zapatuan Araneko kiroldegian lehiatu zituzten modalitate desberdinetako taldekako zein bakarkako saioak.
Herriko Xixili Gimnastika, Sakoneta, Getxo eta Dana taldeetako 21 gimnastikalarik parte hartu zuten bakarkakoan, eta horietatik bost Bermeoko taldeko ikasleak izan ziren.
Bakarkako saioei dagokienez, kimu, ume, kadete eta gazte mailetako ikasleak soka, maza, uztai eta zinta modalitateetan lehiatu ziren.
Erdian Estibaliz Basterretxea urrezko dominagaz.
Argazkia: Club Xixili.
Umeetan Xixili taldeko Estibaliz Basterretxeak urrezko domina eskuratu zuen mazatan, eta Laida Sanchez laugarren sailkatu zen. Era berean, Garazi Asla izan zen uztaietan onena, kadeteen mailan, eta Zaira Gonzalez laugarren geratu zen.
Erdian Garazi Asla urrezko dominagaz.
Argazkia: Club Xixili.
Bestalde, gazte mailako taldekakoan lortu zuten beste urrezko domina, mazatan.
Erdian Xixiliko gazte taldea urrezko dominagaz.
Argazkia: Club Xixili.
Urrezko dominak eskuratuta, Euskadiko Txapelketarako txartela lortu dute Xixilikoek. Euskadiko Txapelketa martxoaren 11an jokatuko dute Azkoitian.
Hain zuzen ere, Xixili Klubeko ordezkariek jakitera eman dutenez, Euskadiko txapelketan emaitza onak lortzea da helburua, eta horrela, Espainiako Txapelketa lehiatzeko txartela eskuratzea. Espainiako Txapelketa Guadalajaran izango da, apirilaren amaieran.
Bizkaiko Oinarrizko Txapelketan lortutako emaitzekin pozik daude Xixiliko kideak: “Denboraldia hasi besterik ez da egin, eta huts egite asko egin zituzten, baina, emaitzak onak dira”.