Zapatuan Lesakan jokatuko dute Euskadiko 8X8 Goma Gaineko Txapelketaren finala.
Kategoria horretako bigarren jardunaldia Nafarroako Artaxoa herrian lehiatu zuten zapatuan, eta bigarren eta lehenengo jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, Murueta Agaz batera talde hauek sailkatu dira zapatu honetako finalera: Betigazte, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Sokarri.
Artaxoako kiroldegian jokatu zuten zapatuan 600 kiloko bigarren jardunaldia.
Argazkia: Murueta Sokatira /Tug of War
Zenbait lesio eta azken orduko gorabeherak tarteko, Artaxoako saioan Murueta B taldeak ezin izan zuen parte hartu, eta ezta Abadiñok ere.
Guztira zazpi taldek lehiatu zuten bigarren jardunaldia, eta Beti Gaztek lortu zituen puntu gehien. Ñapurrak izan zen bigarrena, eta Murueta Ak hirugarren sailkatzea lortu zuen.
Emakumezkoak
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten. Bost taldetako sokatiralariak aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Gaztedi nagusitu zen.
ARTAXOAKO SAILKAPENAK:
- Beti Gazte 7 puntu
- Ñapurrak 6 puntu
- Murueta 5 puntu
- Sokarri 4 puntu
- Ibarra 3 puntu
- Gaztedi 2 puntu
- Berriozar puntu 1
- Gaztedi 5 puntu
- Ibarra 4 puntu
- Txantrea 3 puntu
- Berriozar 2 puntu
- Goiherri puntu 1