Arrain mozorroak egiteko tailerra antolatu du Arrantzaleen Museoak
Familia giroan arratsaldea igarotzeko ekimen aproposa antolatu du Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Zapatu honetan, martxoak 4, batuko dira arrain mozorroak egiteko. Ohi legez, 16:30etan jarri dute hitzordua.
Tailerra doakoa izango da eta mozorroak egiteaz gain, parte hartzaileek museoa bisitatzeko aukera ere edukiko dute.
Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urtekoa da eta haur guztiak heldu baten ardurapean joan beharko dira. Interesa duten horiek, ezinbestekoa dute aldez aurretik izen ematea 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta dota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita..